<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Batasun Liberala

Espainiako XIX. mendeko alderdi politikoa. O'Donnell-ek sortu zuen 1845ean, liberal eskuindarrak batu zituenean. Don Karlos Montemolingo kondea hil ondoren (1861), zenbait buruzagi karlista Hego Euskal Herrian indar handia hartu zuen liberalen koaliziora pasatu zen. Berrezarkuntzaren garaian Cánovas-en alderdiarekin bat egin zuen, Alderdi Kontserbadorea sortuz (1880). 

Iturria: Harluxet