<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
1848ko iraultzak Europan (Herrien Udaberria)
Europa astindu zuten mugimendu liberal eta nazionalen multzoa (1848 - 49), "Herrien Udaberria" izenez ere ezaguna. Monarkia absolutistaren kontrako oldar iraultzaile hori laburra izan bazen ere, 1815ean, Aliantza Laukoitzak hankaz gora jarri zuen Vienako kongresuan (1814-15) ezarritako ordena. Gertaera garrantzitsuak hauek izan ziren:
1848ko urtarrilaren 12an, Palermoko azaldakuntza; otsailaren 10a, Napoli; otsailaren 17an, Toscana eta martxoaren 5ean Piamonten konstituzioak promulgatzea.
Otsailaren 24an, Sardiniako Karlos Albertok Austriari gerra deklaratzea. Martxoaren 13an, Vienan; martxoaren 17an, Venezian; martxoaren 18an, Berlinen; martxoaren 18an, Milanen eta martxoaren 19an, Munichen piztutako matxinadak.
Apirilaren 11n, Vienak Hungariako estatutua onartzea; maiatzaren 18an, Frankfurt-eko Parlamentua; ekainaren 2an, Pragako kongresu Paneslavista eta uztailaren 22an, Vienako Biltzar Konstituziogilea eratzea.
Ekainetik aurrera erreakzioak sortu ziren eta estatu alemaniarretan, urriaren 30ean, Vienan eta abuztuaren 13an, Hungarian, Vilagosko kapitulazioa arrakasta lortu zuten.
Italian, maiatzaren 15ean, Fernando II.ak boterea berreskuratu zuen eta Austriarrek Karlos Alberto garaitu zuten, Custoza, uztailaren 25ean eta Novara, 1849ko martxoaren 23an.
1848ko iraultzek porrot egin bazuten ere, Europa aldatu egin zuten: Europako erdialdean eta ekialdean hondar-feudala deuseztatu eta, herrien nazionalismoak sustatu egin zituzten.
Loturak: >Luis Felipe I.a; Klemens Von Metternich;
Iturria: Elhuyar