Metternich-Winneburg, Klemens von, printzea
Klemens Von Metternich Koblenzen jaio zen 1773an eta Vienan hil 1859an. Berlinen (1803-05) eta Parisen (1806-09) enbaxadore izan ondoren, kanpo-arazoetarako ministroa izan zen (1809 - 1848). Maria Luisa eta Napoleon I.aren arteko ezkontza negoziatu zuen (1810). Austria Frantziaren aurkako aliantzan sarrarazi zuen (1813). Vienako kongresuko buru (1814-15), Europako estatuen arteko oreka-politika ezarri zuen. Aliantza Laukoitzari eta Europako kongresu-sistemari esker, liberalismoa gertatzen zen herrietan esku hartzeko baimena lortu zuen. Austriako kantzelari izendatu zuten (1821), baina 1848ko iraultzak agintetik kendu zuen.
I: Harluxet