<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Somorrostroko bataila
Bigarren Gerra Karlistan Bilboren setioa haustearren izandako gudurik garrantzitsuena (Somorrostro, 1874 - III - 25/27). Setioa hausteko Madrilgo gobernu errepublikarrak laguntza bidali zuen. Moriones zen iparraldeko armadaren buru. Karlistak Saltacaballos-en zeuden (Kantabrian, Bizkaiko mugan) eta Andetxaga komandantea zuten buru. Andetxagaren taldeak erasoa ezin jasan eta Somorrostrora atzera egin behar izan zuen. Morionesek Somorrostro hartu eta base nagusia bertan ezarri zuen. Karlistak gainditu eta Nerbioiraino iristea zuen helburu. Erasoak hasieran arrakasta izan bazuen ere, karlisten defentsak liberalak geldiarazi egin zituen eta Morionesek atzera egitea agindu zuen, tropa gehiago eta beste jeneral bat eskatu zituen Madrilera.
I: Harluxet