Moriones, Domingo
Domingo Moriones Leatxen jaio zen 1823an eta Madrilen hil 1881ean.
Esparteroren aginduetara eta liberalen alde Lehen Gerra Karlistako ekintza askotan parte hartu zuen (1848). Errepublikaren aldekoa zen eta altxamendu askotan ibili zen. Iraultzaren amaieran brigada-jeneral eta Nafarroako komandante-jeneral izan zen (1868 - 1871). Bigarren Gerra Karlistan (1872 - 1876) Orokietako bataila irabazi (1872 - V - 4) eta teniente-jeneral eta Orokietako markes izendatu zuten. Somorrostroko batailan parte hartu eta porrot egin ondoren gerra utzi eta Madrilera joan zen. Iruņeko setioa apurtzen parte hartu zuen (1875). Gerraostean Filipinetako kapitain jeneral izan zen (1877 - 1880)
Iturria: Elhuyar