<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Sevillako ituna
Nafarroako Joan III.a Albretekoak eta Isabel I.a Gaztelakoa eta Fernando II.a Aragoikoa senar-emazteek Sevillan sinatutako ituna (1500 - V - 14). Nafarroako erregeak beaumondarrei barkamena eskaintzearen truke, Gaztelak Nafarroan bereganatuak zituen gotorlekuak Luis Beumontekoaren eskuetan uztea hitzartu zen. Halaber, orduan Nafarroako erresumako oinordetza zuen Anak (Enrike II.a izango zena artean ez zen jaio) esposatu ahal izateko Errege-erregina Katolikoen baimena beharko zuela ere hitzartu zuten. Ituna mesedegarria izan zen Gaztelarentzat, Nafarroaren gaineko nolabaiteko kontrol politikoa lortu baitzuen.
I: Harluxet