<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Muetz (Valdejunkerako bataila)

Antso I.a Gartzesek eraso gogorrak bultzatzen ari zen banukasiar musulmanen aurka eta Abd ar-Raman III.a horiek laguntzera etorri zen Kordobatik Tuterara. Bataila erabakigarria Muetz, Biguria eta Iruxo arteko bailaran izan zen, zehazki Gesalatzen, 920ko ekainaren 25ean.

Antso I.a Gartzesek Leongo Ordoņo II.aren laguntza izan zuen arren, musulmanak izan ziren garaile. Nafar eta leondar osteak Muetzeko gazteluan babestu ziren; musulmanek gaztelua setiatu eta bertakoak preso hartu zituzten.

Iturria: Elhuyar