<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Mendoza familia

Erdi Aroko familia arabarra, jatorriz Laudiokoa. Alfontso VIII.a Gaztelakoak Nafarroako erresumaren Araba inbaditu zuenean (1200) sortutako bando-gerretan Gaztelaren eta oinaztarren alde egin zuten eta beren ondasunak eta negozioak asko handitu ziren (XII-XIII. m.); 1366-67 bitartean Arabako lur askoren jabe egin ziren eta euren burua "Arabako Ermandadeen Jaun" izendatu zuten. Familia honek adar garrantzitsua eman zituen Gaztelan; besteak beste, Infantadoko dukeak izango zirenak.

Loturak: Mendoza, Alonso

I: Harluxet