Mendoza, Alonso

Militar espainola, jatorri arabarreko Mendoza familiakoa (XVI. m.). Gaztelako armadan sartu eta Ameriketan, lehenik Pizarrorekin eta Vaca de Castrorekin ondoren, Peruko konkistan parte hartu zuen. Pedro de la Gascaren izenean, hiri bat fundatu zuen aimaren lurraldean (1548) eta, gerra zibilaren amaiera ospatzeko, "Nuestra Seņora de la Paz" izena eman zion hiriari; gaur egun Boliviako hiriburua da.

I: Harluxet