<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Menditarrak (montagnard)

Menditarrak Parisko diputatuak ziren. Alderdi horren kideek Iraultza frantsesaren Konbentzio Nazionalean goiko eserlekuak hartzen zituztelako eman zitzaien "montagnard" izena. Luis XVI.aren eta monarkiaren etsai sutsuak ziren, Cordeliers edo Jakobinoen klubeko kideak. Demokrazia zentralizatzaile eta iraultzailearen aldekoak ziren: jabetzarako eta ustiapenerako eskubidea mugatzea defendatzen zuten, eta, era berean, hiritarren parte-hartze zuzena arlo guztietan: gobernuan, administrazioan, polizian, justizian.

Eskua jasorik botoa ematearen alde zeuden. Konkista-gerrak ez zituzten onartzen eta herriek burujabe izateko zuten eskubide aldarrikatzen zuten. 

Loturak: Joseph Fouché

Iturria: Gaiak