Fouché, Joseph, Otrantoko dukea
Joseph Fouche Le Pellerin-en, Nantes ondoan, jaio zen 1759an eta Trieste-n hil 1820an. Iraultza frantsesean Politikari frantsesa izan zen eta Konbentzio Nazionalean Menditarren alderdikoen aulkian egon zen (1792). Lyongo matxinada zanpatu (1793) eta Robespierre bota zuen konspirazioan parte hartu zuen (1794). Direktorioan, Kontsulatuan (1799 - 1804), Napoleonekin (1810 arte) eta Ehun Egunetan polizi ministro izan zen.
Iturria: Harluxet