<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Jakobinoak

Jakobinismoa deitzen zaio burgesia eta burgesia txikiaren ezker-muturreko mugimenduari. Militarismoaren aurka, klerikalismoaren kontra eta demokrazia formalaren balioen defentsa sutsua egitea dira jakobinoen ezaugarri nagusiak. Historikoki Iraultza frantsesarekin batera agertu ziren eta joera zentralista handia dute.

Diputatu bretainiarrek Versaillesen sortu zuten kluba eta haiei beste probintzietako ordezkariek elkartu zitzaizkien. Asanblea legegilearen garaian Parisko jakobotarren (domingotar) komentu zaharrean elkartzen ziren eta hortik hartu zuen izena haien klubak. Hasieran moderatuak ziren, baina Pétion, eta batez ere, Robespierrekin ezkerrera egin zuten eta ondorioz girondinoak elkartetik atera egin ziren. Thermidorreko estatu kolpearen ondoren debekatu egin zituzten (1794), baina Direktorioan Lebois eta Babeuf-ek berriro antolatu zuten taldea.

Iturria: Elhuyar