<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Mantesko ituna
Nafarroako Karlos II.aren eta Frantziako Joan II.aren artean sinatutako ituna (Mantes, Frantzia, 1354 - II - 22). Karlos II.aren zerbitzariek Gaztelako Karlos kondestablea hil zutenean, Nafarroako erregeak ingelesei laguntza eskatu zien. Baina bitartean, Joan Évreuxkoari eta Doña Blankari esker, bi erregeak ados jarri ziren. Nafarroako erregeak ingelesekin itunik ez sinatzearen truke, Frantziako erregeak barkamena eta, gainera, Normandiako zenbait lurralde eman zizkion. Ustekabean, Nafarroako erregeak botere handia lortu zuen eta bi erregeen arteko eztabaidak areagotu egin ziren.
I: Harluxet