<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Normandiarrak

Normandiar hitza "Iparraldekoa" esan nahi du. Frantziako antzinako eskualdean kokatuak, Mantxako kanalaren ondoan. Frankoek konkistatu zuten. VII. mendean beneditarrak hedatu ziren lurraldean eta monasterioak eraiki zituzten. IX. mendean, ordea, normandiarren erasoek lurraldea suntsitu egin zituzten. Europako ekialdetik etorritako bikingo taldeek bitan banatu ziren. Batzuk bertan geratu eta beste batzuek ekialdera jo zuten, bikingoak hain zuzen. Islandiara iritsi ziren (IX. m.) eta Groenlandiara (X. m.) eta harantzago (Ternua eta Labrador) egindako espedizioez gain, Eskoziako eta Irlandako iparraldea kolonizatu zuten.

Karolinjioen garaian ez zen normandiarren erasorik izan, Karlomagno hil zen arte. Orduan, piratek itsas portuak suntsitu eta ibaien arroetatik barneratuz hiriak hartu zituzten; gaur egun Normandia izenez ezagutzen dugun herrialdean nagusitu eta finkatu ziren. 911an Karlos III.a Tentelak Rollon buruzagia Normandiako duke izendatu zuen. Normandiako dukeek frankoekiko independentzia lortu zuten eta XI. mendean Inperio Anglo-normandiarra sortu zuten. Gillermo I.ak Ingalaterra konkistatu zuen eta XII. mendearen erdialdera bitartean normandiar monarkiak agindu zuten bertan. Italiako hegoaldean eta Sizilian ere printzerriak sortu zituzten (XI - XII. mendea). Mediterraniar itsasoko merkataritzan garrantzi handia izan zuten, ekialde eta mendebaldearen arteko salerosketak beraien esku izan zituzten.

1135 - 1144 bitartean Plantagenet familiaren eskuetara pasa zen. 1202an Frantziako Felipe II.a Augustok konkistatu zuen, baina Ingalaterrak behin eta berriro errebindikatu zuen. 1420an Ingalaterrak anexionatu egin zuen, baina 1436 - 1450 bitartean Frantziak berreskuratu zuen gaur egun arte.

Iturria: Elhuyar