Karlos Gaztelakoa
Karlos Gaztelakoa 1354an hil zuten. XIV. mendean bizi izan zen pertsonaia izan zen. Alfontso de la Cerda-ren semea eta Fernando Gaztelakoaren biloba.
Frantziako Joan II.a Onberaren gortean hezi zen eta hark kondestablea izendatu zuen (1350). Joan II.aren iloba Margarita Bloisekoarekin ezkondu zen eta, Frantziako erregeak Angulemako konderria eta beste lurralde batzuk eman zizkien; lur horiek Nafarroako Joana II.a (Joan II.a Onberaren alaba) eta Felipe Évreux-korenak izanik, horien semea Nafarroako Karlos II.a Konkistatzailearen mendeku gogoa piztu zuen. Errege euskaldunak Gaztelako Karlos hiltzea agindua 1354an bete zuten.
Iturria: Historia de España SA