<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Majanoko tregua
Joan II.a Nafarroako erregeak eta bere anaia Alfontso V.a Aragoiko erregeak Gaztelako Joan II.a erregearekin zuten gatazkari amaiera ematearren sinatutako ituna (Soria, 1430-VII-17). Ituna bost urterako sinatu zen. Gaztelako jaraunslearen (Enrike IV.aren) eta Nafarroako errege-erreginen alaba zaharraren (Blanka II.aren) arteko ezkontza adostu zen, Nafarroako erregeak lurrak berreskuratu zituen eta Gaztelakoak ordainsaria lortu. Behin-betiko ituna Toledon sinatu zen (1436-IX).
Iturria: Harluxet