<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Legeen koadernoak

Nafarroako legeak biltzen zituen koadernoa; agintaldi bakoitzaren amaieran, agintaldi horretan Gorteek onartu eta erregeak berretsitako arauak biltzen zituen. Lizarrako Gorteetakoa izan zen inprimatutako lehenengo koadernoa (1556). Nafarroako foruak koadernoak baino zaharragoak ziren eta koadernoen helburua ez zen foru-bilduma egitea, foruetan biltzen ez zena eta foruei eginiko hobekuntzak jasotzea baizik. Gainerako euskal probintzietan Ordenantzen koadernoak izena eman zitzaien.

Loturak: Laidoen Kaierrak;

I: Harluxet