<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Laidoen kaierak

Erregeak Foruen kontra hartutako erabakiak deuseztatzeko bildutako laido eta eskariak jasotzen zituzten idazkiak. Foru-erakundeen ustez foruen kontrakoak ziren lege-ebazpenak baliogabetzeko eskariak laido partikularrak eta beharren eskariak biltzen zituen. Frantziako koroak ezarritako baliabide bat zen, baina 1692az geroztik Nafarroako erresumara ere iritsi zen. Garrantzi handikoak izan ziren 1789ko kaierak; Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherean egindako biltzarretan laidoak eta eskariak idatzi zituzten, galdutako eskubideak berreskuratzeko garai aproposa zela iritzita. Foru-erakundeak ezartzeko guztiek eginiko eskariaz aparte, estamentu bakoitzak bere eskariak egiten zituen.

Monarka absolutisten politikaren aurrean foru-eskubideak berreskuratzeko baliabide egokitzat hartu bazen ere, ez zen emaitza onik lortu. 1789an, Versallesen bildutako Estatu Orokorretan eskabideak aurkeztu zituzten euskal ordezkariek, baina Iraultza Frantsesa lehertu zen orduan eta Ipar Euskal Herriko foruak ezabatu egin zituzten.

Loturak: Legeen koadernoak;

I: Harluxet