<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Estatu Orokorrak

Estatu Orokorrak dira Frantzian, Erregimen Zaharrean, erregeak deituta estatu arazoak eztabaidatzen zituen biltzarra. Probintzia guztietako hiru estatuetako (noblezia, klero eta hirugarren estatuko) ordezkariak osatuta zegoen. Lehen biltzarra Felipe I.a Ederra Nafarroakoak (Frantziakoa IV.a Ederra) deituta egin zen 1302an, baina 45 urte geroago, 1347an, Parisen egindakoa izan zen izen horrekin egindako lehena. Erregearen boterea handiagotu ahala Estatu Orokorrena murriztu egin zen. 1614eko bileraz geroztik ez zen berriro bildu 1789ra arte. Azken bilera hau Iraultza Frantsesaren hasiera izan zen; bertan Josep Dominique eta Dominique Garat anaiek esku hartu zuten.

Loturak: Laidoen Kaierrak

Iturria: Elhuyar