<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Kontrarreforma
Erreforma protestantearen aurka, Eliza katolikoak burututako erreforma-mugimendua (XVI. m.). Trentoko kontzilioan hasi zen (1545-63) eta ehunen bat urte iraun zuen. Fede katolikoa indartzeko eta Eliza katolikoan zeuden gehiegikeriak galarazteko ahalegin handiak egin zituzten. Mugimendu hau jesuiten ordena berriaren laguntzaz garatu zen eta protestantismora aldatutako Europako eskualdeen birkonkista katolikoa antolatzen saiatu zen.
Iturria: Harluxet