<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

kapare

Nahiz aitoren seme edo alaba izan ez, hainbat pribilegioren jabe zen pertsona librea. Foruen arabera, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanle guztiak kapareak ziren, hots, libreak, soldadutza eta zergetatik askeak eta eskubide politikoen jabeak. Bestalde, kaparetasuna jaraunspenezkoa zen eta ez erregeak emana. Aipatu herrialdeetan auzotasuna lortu nahi zuten kanpotarrek beren noblezia frogatu behar izaten zuten. Nafarroan infanzoiak ziren antzeko izaera zutenak.

Loturak: Remirez de Piedrola, Pedro;

Iturria: Harluxet