Remirez de Piedrola, Pedro
Pedro Remirez Iruņean jaio zen, ? eta 1238an hil zen. Osmako apezpikua izan zen, eta ondoren Iruņekoa (~1230 - 1238). Antso VII.a Azkarra hildakoan, Nafarroako erresuma Champagneko Teobaldo I.aren esku utzi zuen batzordean parte hartu zuen, nahiz eta Teobaldorekin zenbait gorabehera izan zuen. Erregeari Lurralde Saindura eginiko bidaian lagundu zion aita santuarekin batera. Aita santuak Obanosko "Kapareen Batzarra" desegiteko agindu zuenean, Remirezek bi aldeen adostasuna lortzeko lan egin zuen. Leireko monasterioko berrikuntza-lanak hasi zituen.
I: Harluxet