Druilhet, Andre
Andre Druilhet Baionako apezpiku izan zen (1703 - 1725) eta Mons-ko bikario nagusia. 1719an jansenismoa bere egin zuen eta gutun pastorala idatzi zuen, gero, Erroman gaitzetsi zutena. Baionako apaizgaitegia fundatu eta "doktrinoak" jansenista sutsuak gidari ipini zituen. Donibane Lohitzunen hil zen 1725ean.
Iturria: Elhuyar