<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Ferrer Kafranga etxea

Ferrer Kafranga, Jose Joakin: Nabigatzaile eta astronomo gipuzkoarra (Pasaia, 1763 - Bilbo, 1818). Itsas armadako karrera egin eta Caracasko Erret Konpainia Gipuzkoarrean sartu zen (1780). Venezuelarako bidaian ingelesek preso hartu eta Ingalaterrara eraman zuten; bere aitak aske uztea lortu zuen (1786). Suitzan astronomi ezagutzak sakondu eta handik Cádizera joan zen. Bertan dirua egin zuen; ondoren, Ameriketan eta Ingalaterran berriro ikasteari ekin zion. Azkenik, Bilbon egokitu (1817) eta Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kide egin zuten. Pasaiako alkate eta Historiako Erret Akademiako kidea izan zen.

Ferrer Kafranga, Joakin Maria: Politikari eta idazle gipuzkoarra (Pasaia, 1777 - Arrasate, 1861), Jose Joakinen anaia. Argentinan eta Perun kargu diplomatiko eta administratibo garrantzitsuak izan ondoren, Euskal Herrira itzuli eta liberalen diputatua izan zen Gorteetan (1821-23). Berrezarpen absolutistaren ondoren, Parisera ihes egin eta bertan idazteari ekin zion (Historia de la Monja Alférez eta Espíritu de Cervantes). Maria Kristina erreginak emandako amnistiari esker itzuli eta kargu politiko garrantzitsuak izan zituen: Gipuzkoako prokuradorea Gorteetan (1834), erresumako senadorea (1837), Madrilgo alkatea, behin-behineko gobernuko lehendakaria (1840), estatu-ministroa, etab. Biziarteko senadore izendatu zuten 1845ean.

Iturria: Harluxet