Julio II.a
Julio II.a aita santua Albissolan jaio zen 1443an eta Erroman hil 1513an. Aita santua izan zen (1503 - 1513). Borgiar familiaren eraginpetik aitasantutza atera, eta botere espirituala indar militarraren bidez finkatzen saiatu zen. Veneziaren aurkako Cambraiko ligan parte hartu zuen (1508) eta Frantziaren aurkako bigarren Liga Saindua osatu zuen (1511-12). Nafarroa Garaia eta Behereko konkista bedeinkatu zuen. Letrango V. kontzilioa deitu zuen Frantziako Luis XII.k Pisan deitutakoari aurre egiteko. Mezenas handia izan zen eta Vatikanoko San Pedro basilika eraikitzeko Bramante, Migel Anjel eta Rafael deitu zituen.
Loturak: Borgia, Zesar >Errenazimentua;
Iturriak: Harluxet/