Ximenez Gazolatzekoa, Pedro
Pedro Ximenez Gazolatzen jaio zen, ? eta Iruņean hil 1266an. Iruņeko apezpikua (1242 - 1266), Pedro Ramirez de Piedrolaren ondorengoa. Antso VII.a Azkarrak elizbarrutiari kenduriko ondasun eta eskubideak berreskuratzen ahalegindu zen; Nafarroan bidegabekeria nagusitzen ari zela eta, Teobaldo I.a erregearen kontrako kexua aurkeztu zion Inozentzio IV.a aita santuari. Errege eta apezpikuaren arteko gatazka areagotuz joan zen; azkenik, aita santuak, apezpikuak eta probintzi kontzilioak Teobaldo I.a eskumikatu egin zuten. Teobaldo II.a erregetu zutenean, Lizarrako akordioari esker, elizaren eta monarkiaren arteko harremanak berrezarri egin ziren (1255). Itunak ez zuen asko iraun eta Ximenez Aragoira erbesteratu zen. Hildakoan, Armingot izan zen ondorengoa.
Loturak: Ximenez de Rada, Rodrigo;
Iturria: Harluxet