Villarreal, Bruno
Bruno Villareal Larrean jaio zen, Barrundia, 1801ean eta Gasteizen hil 1860an. Tropa konstituzionalisten kontra borrokatu zen (1821). Lehen Gerra Karlistan Arabako boluntario-batailoia antolatu zuen (1833) eta Don Karlosen alde egin zuen. Lorturiko garaipenei esker, Arabako komandante nagusi (1834), mariskal (1835), iparraldeko armada karlistaren buru (1836) eta Don Karlosen laguntzailea izan zen. Bergarako hitzarmena sinatu zenean Bordelera ihes egin zuen.
Iturria: Harluxet