Vallecilla, Martin
Martin Vallecilla Portugaleten jaio zen ez dakigu noiz eta Veracruz-en hil 1636an. Ingalaterraren aurka Felipe II.ak bidalitako Itsas Armada Garaiezineko talde gipuzkoarra gidatu zuen (1588). Almirante bilakaturik, Felipe IV.aren erregealdian Probintzia Batuen itsas armadaren kontra borrokatzera bidali zuten (1621), eta garaitua izan zen. Antilletan, Okendok gidatutako itsas armadan, ingelesak garaitu zituzten (1629). Itzuli eta herriko alkate eta Bizkaiko erregidorea izan zen.
Iturria: Harluxet