Okendo Zandategi, Antonio
Antonio Okendo Donostian jaio zen 1577an eta Coruņa-n hil 1640an.Militar gipuzkoarra izan zen. Bizkaiko eskuadra-buru eta Kantabriako eskuadrako kapitain jeneral, Espainia Berriko (Mexiko) flotako kapitain jeneral eta almirante nagusi izan zen. Espainia eta Holandaren arteko gerran, itsas gudu askotan parte hartu zuen holandarren aurka; Felipe IV.ak bizkonde titulua eman zion.
Loturak: Migel Antonio Okendo;
I: Harluxet