Urraka Iruņeko erregina
Urraka, ez dakigu noiz jaio zen eta Asturiasen hil zen 1164an. Gaztelako Alfontso VII.a Enperadorearen eta Guntroda-ren sasiko alaba eta Gartzia IV.a Berrezarlearen bigarren emaztea izan zen (Leongo katedrala, 1144). Ondorioz, Artaxona, Larraga eta Zebror lurraldeen truke egin zen Nafarroako erregina (1144 - 1150). Gartzia IV.a hil zenean (1150) Asturiasera erretiratu zen eta Urraka hil zenean Gaztelako lurrak Antso III.aren eskura pasa ziren. Bi seme alaba izan zituen: Santxa (Gaston V.a Bearneko kondearekin ezkondu zen) eta Pedro.
Iturria: Lur/ Harluxet