Urraka Gaztela eta Leongoa
Urraka Gaztela eta Leongoa, 1081ean jaio zen, ez dakigu non, eta Saldaņan hil zen 1126an. Gaztela eta Leongo erregina (1109 - 1126), Alfontso VI.aren eta Konstantza Borgoniakoren alaba.
Raimundo Borgoniakoa bere senarra (1090) hil zenean (1107), Urrakari eta Alfontso VII.a izango zen bere semeari Galiziako jaurerria eman zien. Alfontso VI.aren seme zaharrena, Antso, hil zenean (1108), Urraka Gaztela eta Leongo erresumako oinordeko bilakatu zen.
Nafarroako eta Aragoiko Alfontso I.a Borrokalariarekin ezkondu zenean (1109) Gaztela-Leon eta Nafarroa-Aragoi bi erresumak elkartu egin zituzten, baina horrek gerra zibila piztu zuen. 1114an. Alfontso I.ak emaztea zapuztu egin zuen eta Paskual II.a aita santuak ezkontza baliogabetu egin zuen. Orduz geroztik, Urrakak bere seme Alfontso VII.arekin eta Gelmirez apezpikuarekin itunak egin behar izaten zituen Gaztela-Leongo boterean iraun ahal izateko.
Iturria: Elhuyar/ lur