Unzeta-Barrenetxea, Augusto
Augusto Unzeta Gernikan jaio zen 1923an eta Bilbon hil 1977an. Gernikako alkate, Bizkaiko diputatu, Diputazioko lehendakariorde eta Diputazioko lehendakaria izan zen. Gernikako alkate zela, herriko "seme kuttun" egin zuen Franco (1966). Aliantza Popularra (gero PP)alderdiaren aldekoa zen eta ikurrinaren kontrako jarrera azaldu zuen beti. Bizkaiko Diputazioko lehendakari zela, ETAk atentatuan hil zuen.
I: Harluxet