<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
PP alderdia popularra
Gaztelaniaz, Partido Popular; euskaraz, Alderdi Popularra. Espainiako zentro-eskuineko alderdi politikoa. 1989an sortu zen, AP (Aliantza Popularra) alderdiak izena eta ideologi oinarriak aldatzea erabaki zuenean. Manuel Fraga izan zen lehen lehendakaria eta Jose Maria Aznar 1990tik 2005 bitartean. 1996an Espainiako hauteskunde orokorrak irabazi eta gobernua osatu zuen, J.M. Aznar gobernuko lehendakari bihurtuta.
Loturak: >Unidad Alavesa (UA); >Union del Pueblo Navarro (UPN);
Iturria: Harluxet