Txindasvinto

Txindasvinto 563an jaio zen eta Toledon hil 653an. Hispaniako bisigodoen erregea (642-53). Nobleziaren laguntzaz Tulga gaztea tronutik kendu zuen, baina berehala nobleziaren aurkako neurriak hartzen hasi zen. Godoak eta hispano-erromatarrak berdintzeko lege ugari egin zuen. Baskoien aurka borrokatu zen.