Tarradellas, Josep
Josep Tarradellas Cervell-en jaio zen 1899an eta Bartzelonan hil 1988an. Politikari katalana. Espainiako Bigarren Errepublika ezartzean Gorteetako diputatu eta Kataluniako Ezker Errepublikarreko idazkari nagusi izendatu zuten. Kataluniako Generalitatean gobernazioko kontseilaria izan zen (1931-32). Kartzelaratu egin zuten (1934); Espainiako Gerra zibilaren hasieran Generalitateko lehendakaria izan zen (1936-37). Frantziara atzerriratu zen (1939). Atzerriko Generalitateko lehendakari izendatu zuten Mexikon (1954). Joan Karlos I.a erregeak Generalitatea onartu eta bera karguan berretsi zuen (1977 - 1980).
I: Harluxet