<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Iruņeko altxamendua
Lehen Gerra Karlistan sarjentu liberalek hiru hilabetez soldatarik jaso gabe egoteagatik eginiko altxamendua (1837). Iruņean bildutako militarrek dirua eskatzen zuten; Udalak eta Foru Aldundiak ez zuten bere burua kontribuzio gehiago eskatzeko gai ikusten eta militarren esku utzi zuten auzia. Tropak arpilatzeari ekin zion eta hiria hartuta zeukatenean bilera baterako deia zabaldu zioten udalari.
Altxamendurako bi arrazoiak azaldu zituzten: azken hiru hilabeteetan ez zutela dirurik jaso eta aspaldian ez zutela ekintzetan parte hartu. Ez zen akordiorik lortu; desordena eta indarkeria izan ziren nagusi, eta izu-egoera nagusitu zen Iruņean. Hilabetez Iruņea miliziaren esku egon ondoren, Espartero itzuli eta gogor ekin zion altxatuen kontrako erasoari. Gerra-kontseiluak eratu eta altxatuentzat heriotza-zigorra ezarri zuen. Tropa Ceutara bidali zuten gerrak zirauen bitartean; ofizialek enplegua galdu egin zuten eta kartzelaratu egin zituzten. Epaia azaroaren 14an sinatu zen.
Loturak: Sarsfield, Pedro;
Iturria: Harluxet