Ruiz de Alda, Julio

Julio Ruiz aldakoa Lizarran jaio zen 1897an eta Madrilen hil 1936an. Espainiako armadako kapitain eta hegazkin-pilotu izan zen. Ramón Franco, Durán eta Radarekin, "Plus Ultra" hegazkinean Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen, Palos de Moguer eta Buenos Aires artean (1926). Ekintza honen berri emanez De Palos al Plata (1926) liburua idatzi zuen Ramón Francorekin. Errepublika garaian Falange Espainolaren sortzaileetakoa izan zen (1933). Espainiako Gerra Zibilak Madrilen harrapatu zuen; errepublikarrek atxilotu eta hil egin zuten.

I: Harluxet