Roosevelt, Franklin Delano
Franklin Roosevelt Hyde Park-en, New York, jaio zen 1882an eta Warm Springs-en hil 1945ean. Alderdi demokrataren politikari izan zen. Theodore Roosevelt-en lehengusua. Itsas armadako idazkari laguntzaile (1913 - 1920) eta New York estatuko gobernadore (1929 - 1933). AEBetako presidente izendatu zuten 1933an eta berretsia izan zen 1936an; 1940an; eta 1944an. 1929 - 1932 bitarteko krisialdiaren ondoren, New Deal plangintza ezarri zuen. Pearl Harbor-eko bonbardaketaren ondorioz AEBek Bigarren Mundu-Gerran parte hartzea erabaki zuten (1941).
Loturak: Jaltako konferentzia;
Iturria: Elhuyar