<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Jaltako konferentzia

Bigarren Mundu-Gerra amaitzear zegoela Roosevelt, Churchill eta Stalin bildu ziren konferentzia, izen bereko herrian (Ukraina, 1945-II-4), armada sobietarra Europa erdialderantz garaile zetorrela. Alemania errenditutakoan sortuko ziren arazoei irtenbidea eman eta Alemania eta Europako beste zenbait lurralderen banaketa erabaki zuten. "Alemaniako osteak desegin eta nazionalsozialismoa ezabatzea, Alemaniak beste inoiz munduko bakea arriskuan ez jartzeaz gain gerra krimenetan nahastutakoak epaitu, berehala zigortuak izan zitezen, eta alemaniarrek eragindako txikizioak berreraikitzea". Harrigarria da Gernikako bonbardaketa Itun horretatik kanpo izatea.

Iturria: Harluxet / Enkarta