<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Pearl Harbor

Pearl Harbor Hawaiko portu bat da, Oahu irlan. 1941eko abenduaren 7an, japoniarrek, gerra-deklaraziorik egin gabe, Ozeano Bareko armada estatubatuarra suntsitu zuten bertan. Ekintza horrek AEBek Bigarren Mundu-Gerran parte hartzea eragin zuen. Geroztik asko hitz egin da Estatubatuarrak jakinen gainean nahita utzi zietela japoniarrei erasoa burutzen, horrela, gerran parte hartzeko aitzaki paregabea izan zutelako.

>Loturak:  Franklin Roosevelt;

Iturria: Elhuyar