Rezesvinto
Rezesvinto ez dakigu non jaio eta Valladolid-en hil zen 672an. Hispaniako bisigodoen erregea (653 - 672). Chindasvinto errege bisigodoaren semea eta ondorengoa.
Erregetu eta berehala Narbonan sortutako matxinada suntsitu behar izan zuen, Froia noblea buru Katalunia aldea eta Ebrotik gora Zaragozaraino (Caesar Augusta) sartuak baitziren. Rezesvintok garaipena lortu zuen eta matxinatuen buruzagiari lepoa moztu zioten. 653ko abenduaren 16an Toledoko VIII. Kontzilioa deitu zuen. Bere aitak hasi eta Hispaniako bisigodoen legedia batu asmoz, zuzenbide erromatarra abiapuntu hartuta, "Liber Iudiciorum" kodea promulgatu zuen (654). Besteak beste, godo eta hispano-erromatarren arteko ezkontza debekatzen zituen legeak derogatu egin ziren. Hala ere, judutar eta herejeak gogor zigortu zituen. Gaixorik hil zen Gerticos-en (Toledo eta Salamanca artean) 672ko irailaren 1ean, eta bertan hilobiratu zuten; baina, Alfontso X.ak hilobia Toledoko Santa Leocadia-ra eramatea agindu zuen. Bere ondorengoa Wanba erregea izan zen.
Iturria Elhuyar eta beste