Wamba
Wanba ez dakigu non jaio eta 683an hil zen. Bisigodoen errege (672 - 680), Recesvintoren ondorengoa. Errege egin zutenean 672ko irailaren 1ean, urtetan sartuta zen jadanik. Toledon, godoen hiriburuan, Quirico obispoak gantzudura eman zion. |
Recesvinto hil zenean noble eta elizaren artean ika-mikak areagotu egin ziren, batez ere, Narbona, Septimia eta ekialdeko lurretan. Erregetu eta segituan baskoien aurkako kanpaina antolatu zuen, Lupo I.a Otsoa baskoien buruzagia zelarik. Elezaharretan esaten denez Hondarribian gotorleku bat eraikitzea agindu zuen; baina, baskoien kontrako borroka alde batera utzi eta frankoen kontrako espedizioa antolatu behar izan zuen. Bartzelona eta Girona hartu ondoren, Nimes konkistatu zuen (673). Armadan eta Elizan erreformak egin zituen. Ervijiok tronutik kendu zuen eta Burgoseko Pampliega monasteriora erretiratu zen. Toledoko Santa Leokadia elizan ehortzi zuten.
Iturria: Elhuyar eta beste/ argazkia: J.A.Cebrķan