Queipo de Llano, Gonzalo
Gonzalo Queipo de Llano Tordesillas-en jaio zen 1875ean eta Sevillan hil 1951ean. 1930ean Portugalera erbesteratu zen konplot antimonarkiko batean parte hartu zuelako. Espainiako Bigarren Errepublikan lehen eskualde militarreko kapitain jenerala izan zen, Alcalá Zamoraren etxe militarreko burua (1931-34) eta karabineroen burua (1934-36). Espainiako Gerra Zibila piztu zuen 1936ko altxamendu faxistan parte hartu zuen eta Frankoren hegoaldeko armadako buru zela, Sevilla (1937) eta Málaga (1937) hartu zituen.
I: Harluxet