Pradera Larunbe, Victor
Victor Pradera Iruņean jaio zen 1873an eta Donostian hil 1936an. Diputatu karlista izan zen (1901, 1918, 1919) eta lurralde-autonomien aurkako diskurtsoa erabili zuen. Espainolismoaren aldeko bilakatu zen Nafarroan eta Primo de Riveraren diktaduraren aldekoa izan zen. Jaime III.a hildakoan (1931) jaimismoa utzi eta Alderdi Tradizionalistan sartu zen. Nafarroa autonomi estatututik aparte uzteko lan egin zuen. Espainiako Gerra Zibila piztu zenean Donostian zen; errepublikarrek atxilotu eta fusilatu egin zuten.
I: Harluxet