Pétain, Philippe
Philippe Pétain Cauchy-a-la-Tour herrian, Calais, jaio zen 1856an eta Port-Joinville herrian, Yeu uhartea, hil zen 1951an. Politikari eta Frantziako mariskal izan zen.
Lehen Mundu-Gerran irabazi zuen Verdungo bataila (1916-17), komandante buru izan zen (1917) eta Frantziako mariskal izendatu zuten (1918). Rif-eko altxamendua zapaldu ondoren (1925), armadarako ministro izan zen (1934). Madrilen enbaxadore izan zen. Bigarren Mundu-Gerran, Gobernu-kontseiluko buru izendatu zuten (1940) eta Afrikan gerran ez segitzea erabaki zuen. Alemania eta Italiarekin armistizioa sinatu zuen. Vichyko gobernuan Frantziako estatuburu izendatu zuten eta Alemaniarekin adiskidetasun-politika egin zuen. Alemaniarrek preso hartu eta lehenik Belfort-era eta gero Sigmaringen-era eraman zuten (1944). Suitzara ihes egitea lortu zuen eta Frantziara abiatu zen bere epailearen aurrera (1945). Heriotza-zigorra ezarri zioten, baina gero aldatu eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten.
Loturak: Pierre Laval;
Iturria: Elhuyar