Laval, Pierre

Pierre Laval Châteldon-en jaio zen 1883an eta Fresnes-en hil 1945ean. Vichyko erregimena ezarri zutenetik (1940), estatuko ministro eta Kontseiluko lehendakariordea izan zen. Pétainekin lehen ministro zelarik, Alemaniarekin kolaborazio-politika garatu zuen, eta bere buruaz beste egiten saiatu ondoren, harrapatu eta fusilatu egin zuten, saldukeriagatik kondenatuta.

Iturria: Harluxet