Ormazabal Tife, Ramon
Ramon Ormazabal Irunen jaio zen 1910ean eta Bilbon hil 1982an. Euskadiko Partidu Komunistaren (EPK) sortzaileetakoa (1935) eta PCEko Batzorde Zentraleko kidea izan zen (1937). Espainaiko Gerra Zibilean Bizkaiko Defentsa-Batzordeko kide eta Euskadi Roja eta Mundo Obrero aldizkari komunistetako zuzendaria izan zen. Alacanten preso hartu eta Valentziara eraman zuten (1939); ihes egin eta AEBetara, Hego Amerikara eta Frantziara joan zen (1946); alderdi komunista atzerrian berrantolatzen aritu zen.
Euskal Herrira ezkutuka itzuli (1959) eta alderdia berrantolatzen ari zela atxilotu eta espetxeratu zuten (1962 - 1970). Alderdiaren Batzorde Exekutiboan sartu zen (Frantzia, 1970) eta II. Kongresuan idazkari nagusi hautatu zuten (1974) eta III. Kongresuan lehendakari (1977). EPK zatitu zenean, Ormazabalek eta bere jarraitzaileek Espainiako PCE alderdian iraun zuten. Kongresu berezi batean lehendakari berrautatu zuten (1981).
I: Harluxet