Ollo Bidaurreta, Nikolas
Nikolas Oilo Iberon jaio zen 1816an eta Trapagaranen hil 1874an. O'Donnell-en Iruņeko altxamenduan (1841) eta ondoren Afrikako gerran parte hartu zuen. Armada karlistan sartu eta Nafarroako altxamendua antolatu zuen; porrot egin eta Frantziara ihes egin zuen, Bigarren Gerra Karlista piztu zenean, 1872an, itzuli egin zen: 10.000 soldaduko dibisioa antolatu ondoren mariskal egin zuten. Bilboko setioan jeneral errepublikarrari nagusitu zitzaion (1874) eta ondorioz teniente jeneral eta Somorrostroko konde egin zuten.
I: Harluxet