Olazabal Ramery, Juan

Joan Olazabal Irunen jaio zen 1860an eta Bilbon hil 1937an. Gipuzkoako diputatu hautatu zuten 1907 eta 1911n. "La Constancia" aldizkaria fundatu zuen (1897); bertan bere ideologia katoliko eta foruzalea azaldu eta euskal autonomi estatutua gogor kritikatu zuen. Integrismoaren buruzagi nagusi bilakatu zen (1909), gerora, 1931 inguruan, karlismoan integratu zen. Espainiako Gerra Zibilean errepublikarrek atxilotu eta presondegian hil zen. Integrismoa eta karlismoa zabaltzeko liburuak eta artikuluak idatzi zituen.

I: Harluxet