Murga de la Barrera, Jose Maria
Jose Maria Murga Xemeinen jaio zen 1770ean eta Bilbon hil 1834an. Iraultza Frantsesaren aurka borrokatzeko boluntario-talde bat osatu zuen (1793). Bizkaiko jaurerriko diputatu nagusi (1800-02) eta Batzar Nagusietan Bilboko ordezkaria izan zen. Zamakoladak aurrera egin ez zezan, bi bandoen artean neutral egon zen; ez zuen, ordea, ezer lortu eta Bilboko ordezkaritza utzi behar izan zuen. Napoleonen aurkako gerran Bonaparteren alde egin zuen. Hala ere, foruen alde azaldu zen beti eta Gernikako Batzarrak Ohorezko seme izendatu zuen (1814). Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea eta Historiako Erret Akademiako kidea izan zen.
I: Harluxet